viernes, 30 de marzo de 2012

Estralurtar dantzaria

Egunon guztioi;

Egun berezia gaurkoa ostirala bada ere, astelehena delakoan nago.

Gaurkoan kazetaritza zalantzan jartzera nator, kazetaritza objetibidadean oinarritzen da ala mezu politiko bat transmititzea du helburu? Dirudienez 2. hau da gaur egungo helburua. Esnatu berritan interneten egunero modura, zenbait azal begiratu ditut, eta momentu batez atzo lo hartu nuela pentsatu dut, a ze titularrak, a ze argazkiak, … ez nuen ezer ezagutzen, guztia berria zen.

Nere ustez atzoko grebak arrakasta izan zuen, baino beste askoren usteetan dirudienez ez zuen inortxok greba egin. Gehiago sakondu gabe galderatxo bat utziko dut buelta pare bat eman diezaiogun. Gaur egungo kazetaritzak gu estralurtar sentiaraztea du helburu? Zail xamar ikusten dut kazetari batek estralurtar bati erantzutea, nahiz eta oso interesgarria litzateke noizbait baten batek estralurtar bat elkarrizketatuko balu.

Hala ere esan beharra dago, badaudela libratzen diren zenbait kazetari, agian ni ere ez naiz objektiboa, eta soilik nire ideiekin bat datozen kazetariak irakurtzen ditut? Posible da



Dantzari txikia eta Erromeria 

Iritsi da azkenean Martxoaren 31a bazen garaia hainbeste denbora ostean, antolatzen nahiko lan izan dugu baino dirudienez dagoeneko dena lotuta dago. Ondorengoa izango da egitaraua gonbidatuta zaudete Tolosako kaleetara bertan egongo bait gara egun guztian kaleak alaitzen;

11:30 kalejiraren irteera plaza zaharretik
13:00 kalejiraren amaiera
17:00 dantzari txikien emanaldia plaza berrian
18:00 emanaldiaren amaiera
19:45 trikitxaranga potearen irteera plaza zaharretik
21:30 afal ordua zerkausian
23:00 MP5 talde eibartarraren txanda
00:30 Larrain dantza
… Festaren jarraipena

Beraz disfruta dezagun egun handi honetaz eta hainbeste lan egiten ari garen udaberriko kide garenoi eskerrikasko eta zorionak horrelako egun bat antolatzeko indarrak izateagatik.


Ongi izan eta zatozte festara

Hurren arte

martes, 13 de marzo de 2012

Betirako korda, ametsezko korda


Elkar lotuta geunden Ekaineko egun bero hartan
Elkar lotuta eta oraindik banantzeko garia iritsi ez zela pentsatzen.
Baina eguerdi partean nazkatu nintzen burbuila baten bizitzeaz,
Eta pausoa ematea erabaki nuen
Pausoa eman eta emaitza lortu ere bai
Aske nintzen
Aske mundu zabalean.
Baina pausoa eman nuenean ez nekien zugandik bananduko nindutenik
Ez nekien libre izango nintzenik
Eta momentuan ez zitzaidan batere gustatu gure arteko korda moztea
Zuk korda moztea onartzea, ez zitzaidan batere gustatu.
Baina beste era batetako korda sortu zenuen gure artean
Banantzen ez gintuen korda                      
Ametsezko korda
Maitasunak eta haserreak sorturiko
Ametsezko korda
Urruntzeko zailtasunak baina gerturatzeko erraztasunak jartzeko
Ametsezko korda
Sentitzen duguna hitzez esan gabe besteari jakinarazteko
Ametsezko korda
Hemen ez egonda ere, lotzen gaituen
Ametsezko korda
Juan Urretavizcaya


Martxoaren 4ean nire hiloba Unax jaio zen, eta berari eskeinita nire kajoiean orain denbora pixka bat idatzirik nuen poema hau oparitu nahiko nioke. Berak ere ikas dezan Ametsezko korda sortzea kosta egiten den arren oso errez hausten dela eta gure esku dagoela korda hau noiz eten nahi dugun. Ongi etorri Unax

jueves, 1 de marzo de 2012

Ilusioz beteriko kaxa baten bila


Zer da hau? Non nago? Ara nire bizilagun jatorrak larunbat goiz batetan bere etxeko obrak hastea erabaki du. Ez da oso zentzuzkoa baina oraindik zentzu gutxiago du goizeko 07:34etan pareta kolpatzen hastea. Berriro lo hartzen saiatu naizen arren, ez dut lortu. Eta ohearen gainean pentsatzen jarri nahiz, maiz egiten ez dudan bezala.

Beti egin izan zait aspergarria ohe gainean etzan eta neu bakarrik pentsatzen egotea. Ordu asko pasa ditut ohe gainean pentsatzen baina zertan pentsatzen pentsatuz. Baina gaurkoan ezberdina izan da, bat-batean nire egunerokotasunean pentsatzen jarri naiz, egian esan egunerokotasunean baino, nigan pentsatzen.
Zein oparik beteko nindukeen pentsatzen. Opari materialak bai, ilusioa egiten didate, baina egun bateko poztasuna izaten da. Opari ez materialek, asko jaso ez ditudan arren, momentuan ez didate hainbeste ilusio egiten baina ondoren bai, ondoren pentsarazi egiten didate.

Momentu honetantxe Macintosh bat nahi izateaz gain, opari ez material batek beteko ninduke. Ilusioz beteriko kaxa batek esaterako.

Bai ilusioz beteriko kaxa bat, badakit ez dela existitzen baina existituko balitz horixe nahiko nuke. Pastilla bat hartu eta ilusioz bete, nahiko labur bait nabil. Ez dakit zer pasa zaidan baina ihauterien ostean etorri zaidan sentsazio bat izan da. Ideia asko nituen ihauterien aurretik baina pasa eta guztiak akabatu zaizkit. Baten bat geratzen da baina ez dauka zerikusirik ihauterien aurreko ideia burrunbarekin.

Agian ihauterietako txoro haizeak ere eragina izan zuen nigan.  Ihauterietako mozorroarena, obsesio bat dela ere pentsatu izan dut zenbaitetan. Ihauterien aurreko astean edozein gauza ikusi eta mozorro batetan nola bihur nezakeen pentsatzen egoten  nintzen. Orain aldiz mozorroak kaxetan nola gorde buruhaustean ibiltze nahiz, mozorro berriak erabat ahaztuta.

Beraz norbaitek ilusioz beteriko kaxa bat baldin badu, eman diezadala mesedez, hori bait da azken batean denboraren orratzak bizkortzen dituena. Desgraziaz ez da existitzen, eta zuetako inork ez du eskuragarri izango, beraz esaera zaharrak dioen modura;

“Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon”

Juan Urretavizcaya