Egunon guztioi;
Egun berezia gaurkoa ostirala bada ere, astelehena delakoan nago.
Gaurkoan kazetaritza zalantzan jartzera nator, kazetaritza objetibidadean oinarritzen da ala mezu politiko bat transmititzea du helburu? Dirudienez 2. hau da gaur egungo helburua. Esnatu berritan interneten egunero modura, zenbait azal begiratu ditut, eta momentu batez atzo lo hartu nuela pentsatu dut, a ze titularrak, a ze argazkiak, … ez nuen ezer ezagutzen, guztia berria zen.
Nere ustez atzoko grebak arrakasta izan zuen, baino beste askoren usteetan dirudienez ez zuen inortxok greba egin.
Gehiago sakondu gabe galderatxo bat utziko dut buelta pare bat eman diezaiogun. Gaur egungo kazetaritzak gu estralurtar sentiaraztea du helburu? Zail xamar ikusten dut kazetari batek estralurtar bati erantzutea, nahiz eta oso interesgarria litzateke noizbait baten batek estralurtar bat elkarrizketatuko balu.
Hala ere esan beharra dago, badaudela libratzen diren zenbait kazetari, agian ni ere ez naiz objektiboa, eta soilik nire ideiekin bat datozen kazetariak irakurtzen ditut? Posible da
Dantzari txikia eta Erromeria
Iritsi da azkenean Martxoaren 31a bazen garaia hainbeste denbora ostean, antolatzen nahiko lan izan dugu baino dirudienez dagoeneko dena lotuta dago. Ondorengoa izango da egitaraua gonbidatuta zaudete Tolosako kaleetara bertan egongo bait gara egun guztian kaleak alaitzen;
11:30 kalejiraren irteera plaza zaharretik
13:00 kalejiraren amaiera
17:00 dantzari txikien emanaldia plaza berrian
18:00 emanaldiaren amaiera
19:45 trikitxaranga potearen irteera plaza zaharretik
21:30 afal ordua zerkausian
23:00 MP5 talde eibartarraren txanda
00:30 Larrain dantza
… Festaren jarraipena
Beraz disfruta dezagun egun handi honetaz eta hainbeste lan egiten ari garen udaberriko kide garenoi eskerrikasko eta zorionak horrelako egun bat antolatzeko indarrak izateagatik.
Ongi izan eta zatozte festara
Hurren arte


No hay comentarios:
Publicar un comentario