jueves, 31 de mayo de 2012

Menpeko laztanak


Debekua baliagarria al da?
Zertarako balio du debeku batek?
Nork du debekatzeko ahalmena?
Zerbait egitera debekatzen gaituena
Gure gain dago, eta gu bere menpe.
Menpekotasunetik atera nahi ez duen asko dago
Eta menpekotasunik onartu ezin dezakeen beste asko
Gu erabikitzeko aske garenean
Zer egin behar dugun esatea faltan botatzen dugu
Baina aginduen menpe bizi garenean aldiz,
Askatasuna behar izaten dugu.
Bietatik bat aukeratzeko eskatuko baligute
Zein aukeratuko zenuke?



Atzo bazkal ostean, Unaxekin jolasten ari nintzela, hots leun batek nire belarria laztandu zuen, baina segituan joan zen.
Pixka bat beranduxeago berriz ere hots berbera gerturatu zen nigana, oraingoan denbora luzeagoz egon zen arren, berriz ere ospa egin zuen.
Hirugarrengoan hots hori nondik zetorren jakiteko beharra sentitu nuen, laztantzen ninduen hotsaren atzaparrei jarraitu eta balkoira iritsi nintzen. Bertan saxofoi doinuko laztana zela ohartu nintzen. Gure etxe azpiko beste balkoi batean ume bat saxofoiarekin zegoen bere partitura eta guzti.
Abestia jotzeaz bukatu zuenean txalotzen hasi nintzen, eta halako batean nire gaineko bizilagunak ere txalotzeari ekin zion, bera ere atzaparraren bila zebilen.
Orduantxe pentsatu nuen, zein ideia ona izan duen gaztetxo honek. Hurrengo abestia jotzen hasi zen eta zorionak zuri jotzen hasi zen (badaezpada, bizilagunetako baten urteak baziren zoriontzeko edo). Irrifar egin nuen eta gaztetxo harek lortu zuen monotoniatik atera eta irrifar bat lapurtzea.
Hatzapar haiek irrifar bat lapurtu zidaten.
Zorionak zuri jotzeaz bukatu eta txalo egin ostean, dirua!! Dirua!! Builaka hasi zen
Orduan beste irrifartxo bat lapurtu zidan, baina halako batean bere ama atera zen, eta purrusta eder bat bota ostean doinurik gabe geratu ginen.
Baina gure mutikoa bizkorra zen, eta logelan jotzen hasi bezain pronto, lehioak iriki zituen, hatzaparrak irrifarrak lapurtzen jarrai zezan.

Juan Urretavizcaya

martes, 8 de mayo de 2012

Amestea ere ausartzea da


Amets
Ametsetan nago
Izar uxoak ikusten ditudanean bezala

Tic tac
07:34
Tic tac
07:34
Tic tac
07:34
Tic tac
07:34
Tic tac
07:35
Riiiinnnngggg

Galdu
Galduta nago
Animaliak etxe bizitzetan bezela
Altsa
Altsatzen ari naiz
Landareak eguzkia irteten denean bezalaxe
Oinez
Oinez noa
Noraezean ibiltzen garen moduan
Eseri
Esertzera noa
Elizan derrigortzen ninduten modura
Eutsi
Eustera noa
Lokartzen gaituztenean eusten gaituzten modura
Gosaldu
Gosaltzen ari naiz
Gogorik gabe, baina gomendagarria omen da
Lana
Lanera noa
Astelehenetan eskolara bidean mantalarekin joaten nintzen modura
Asper
Asperuta nago
...
...
...
...
Ez dut oroitzen noiz izan dudan aspertzeko aukera
Aspertzen ari ote naiz eguneroko bizitzaz?
Goazen ba gauza berriak bilatzera
Bide berriak ekitera
Esperientzi berriak izatera
Baina horretarako ausartu izan behar da
Eta ausartzen ba al dakigu?
Hitzez ausart ekintzez beldurti
Iraultzari ekin
Ekin eta ez geratu

Lo
Lotara noa
Txikitan bezela eguna ziztu batean pasa da

Gaur egun amestea ere ausartzea bait da




Juan Urretavizcaya

martes, 3 de abril de 2012

Dantzari txikia orduz-ordu

Martxoak 30 23:45 urrengo eguneko prestaketak, urduritasuna gorputzetan


Martxoak 31 10:53 umeak plazara iriste hasi dira eta beraiek ere ikasitakoak erakutsi nahi dute


Martxoak 31 11:02 ederki atondu dira haurrak beraien dantzak kaleratzeko


Martxoak 31 11:05 Azkenengo zapiak jarri eta bagoaz kalera


Martxoak 31 12:17 Kaleak alaitzen hasi eta jendearen arridura nabari da


Martxoak 31 14:27 Haurrak elkarteetara bidali ostean musiko zein irakasleak Lizardira bazkaltzera


Martxoak 31 17:17 Ereintzako (Errenteria) gaztetxoak dantzak erakusteari ekin diote


Martxoak 31 17:45 Galdakaoko haurrak dantzari dantza eskeiniz


Martxoak 31 17:47 Akelarreko (Hendaia) gaztetxoeki udaberriaren etorrera nabaritu genuen 


Martxoak 31 17:53 Udaberriko haurrak Bedaio dantza eskeintzen


Martxoak 31 17:55 Udaberriko haurrak beraien taldekideak ikusiz


Martxoak 31 17:59 Galdakaoko haurrak dantzarako prestu


Martxoak 31 18:05 Errenteriako gaztetoenak jorrai dantza eskeiniz


Juan Urretavizcaya Eceizabarrena

viernes, 30 de marzo de 2012

Estralurtar dantzaria

Egunon guztioi;

Egun berezia gaurkoa ostirala bada ere, astelehena delakoan nago.

Gaurkoan kazetaritza zalantzan jartzera nator, kazetaritza objetibidadean oinarritzen da ala mezu politiko bat transmititzea du helburu? Dirudienez 2. hau da gaur egungo helburua. Esnatu berritan interneten egunero modura, zenbait azal begiratu ditut, eta momentu batez atzo lo hartu nuela pentsatu dut, a ze titularrak, a ze argazkiak, … ez nuen ezer ezagutzen, guztia berria zen.

Nere ustez atzoko grebak arrakasta izan zuen, baino beste askoren usteetan dirudienez ez zuen inortxok greba egin. Gehiago sakondu gabe galderatxo bat utziko dut buelta pare bat eman diezaiogun. Gaur egungo kazetaritzak gu estralurtar sentiaraztea du helburu? Zail xamar ikusten dut kazetari batek estralurtar bati erantzutea, nahiz eta oso interesgarria litzateke noizbait baten batek estralurtar bat elkarrizketatuko balu.

Hala ere esan beharra dago, badaudela libratzen diren zenbait kazetari, agian ni ere ez naiz objektiboa, eta soilik nire ideiekin bat datozen kazetariak irakurtzen ditut? Posible da



Dantzari txikia eta Erromeria 

Iritsi da azkenean Martxoaren 31a bazen garaia hainbeste denbora ostean, antolatzen nahiko lan izan dugu baino dirudienez dagoeneko dena lotuta dago. Ondorengoa izango da egitaraua gonbidatuta zaudete Tolosako kaleetara bertan egongo bait gara egun guztian kaleak alaitzen;

11:30 kalejiraren irteera plaza zaharretik
13:00 kalejiraren amaiera
17:00 dantzari txikien emanaldia plaza berrian
18:00 emanaldiaren amaiera
19:45 trikitxaranga potearen irteera plaza zaharretik
21:30 afal ordua zerkausian
23:00 MP5 talde eibartarraren txanda
00:30 Larrain dantza
… Festaren jarraipena

Beraz disfruta dezagun egun handi honetaz eta hainbeste lan egiten ari garen udaberriko kide garenoi eskerrikasko eta zorionak horrelako egun bat antolatzeko indarrak izateagatik.


Ongi izan eta zatozte festara

Hurren arte

martes, 13 de marzo de 2012

Betirako korda, ametsezko korda


Elkar lotuta geunden Ekaineko egun bero hartan
Elkar lotuta eta oraindik banantzeko garia iritsi ez zela pentsatzen.
Baina eguerdi partean nazkatu nintzen burbuila baten bizitzeaz,
Eta pausoa ematea erabaki nuen
Pausoa eman eta emaitza lortu ere bai
Aske nintzen
Aske mundu zabalean.
Baina pausoa eman nuenean ez nekien zugandik bananduko nindutenik
Ez nekien libre izango nintzenik
Eta momentuan ez zitzaidan batere gustatu gure arteko korda moztea
Zuk korda moztea onartzea, ez zitzaidan batere gustatu.
Baina beste era batetako korda sortu zenuen gure artean
Banantzen ez gintuen korda                      
Ametsezko korda
Maitasunak eta haserreak sorturiko
Ametsezko korda
Urruntzeko zailtasunak baina gerturatzeko erraztasunak jartzeko
Ametsezko korda
Sentitzen duguna hitzez esan gabe besteari jakinarazteko
Ametsezko korda
Hemen ez egonda ere, lotzen gaituen
Ametsezko korda
Juan Urretavizcaya


Martxoaren 4ean nire hiloba Unax jaio zen, eta berari eskeinita nire kajoiean orain denbora pixka bat idatzirik nuen poema hau oparitu nahiko nioke. Berak ere ikas dezan Ametsezko korda sortzea kosta egiten den arren oso errez hausten dela eta gure esku dagoela korda hau noiz eten nahi dugun. Ongi etorri Unax

jueves, 1 de marzo de 2012

Ilusioz beteriko kaxa baten bila


Zer da hau? Non nago? Ara nire bizilagun jatorrak larunbat goiz batetan bere etxeko obrak hastea erabaki du. Ez da oso zentzuzkoa baina oraindik zentzu gutxiago du goizeko 07:34etan pareta kolpatzen hastea. Berriro lo hartzen saiatu naizen arren, ez dut lortu. Eta ohearen gainean pentsatzen jarri nahiz, maiz egiten ez dudan bezala.

Beti egin izan zait aspergarria ohe gainean etzan eta neu bakarrik pentsatzen egotea. Ordu asko pasa ditut ohe gainean pentsatzen baina zertan pentsatzen pentsatuz. Baina gaurkoan ezberdina izan da, bat-batean nire egunerokotasunean pentsatzen jarri naiz, egian esan egunerokotasunean baino, nigan pentsatzen.
Zein oparik beteko nindukeen pentsatzen. Opari materialak bai, ilusioa egiten didate, baina egun bateko poztasuna izaten da. Opari ez materialek, asko jaso ez ditudan arren, momentuan ez didate hainbeste ilusio egiten baina ondoren bai, ondoren pentsarazi egiten didate.

Momentu honetantxe Macintosh bat nahi izateaz gain, opari ez material batek beteko ninduke. Ilusioz beteriko kaxa batek esaterako.

Bai ilusioz beteriko kaxa bat, badakit ez dela existitzen baina existituko balitz horixe nahiko nuke. Pastilla bat hartu eta ilusioz bete, nahiko labur bait nabil. Ez dakit zer pasa zaidan baina ihauterien ostean etorri zaidan sentsazio bat izan da. Ideia asko nituen ihauterien aurretik baina pasa eta guztiak akabatu zaizkit. Baten bat geratzen da baina ez dauka zerikusirik ihauterien aurreko ideia burrunbarekin.

Agian ihauterietako txoro haizeak ere eragina izan zuen nigan.  Ihauterietako mozorroarena, obsesio bat dela ere pentsatu izan dut zenbaitetan. Ihauterien aurreko astean edozein gauza ikusi eta mozorro batetan nola bihur nezakeen pentsatzen egoten  nintzen. Orain aldiz mozorroak kaxetan nola gorde buruhaustean ibiltze nahiz, mozorro berriak erabat ahaztuta.

Beraz norbaitek ilusioz beteriko kaxa bat baldin badu, eman diezadala mesedez, hori bait da azken batean denboraren orratzak bizkortzen dituena. Desgraziaz ez da existitzen, eta zuetako inork ez du eskuragarri izango, beraz esaera zaharrak dioen modura;

“Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon”

Juan Urretavizcaya

viernes, 24 de febrero de 2012

Hitzen beldur


Hotzak nago ama
Kalean bero dago, baina ni
Hotzak nago ama
Behatzak hoztu zaizkit
Hotzak nago ama
Nondik etorriko ote zait hau ama?
Hotzak nago ama
Guztiek beroa dute eta ni
Hotzak nago ama
Ohe barruan sartu eta
Hotzak nago ama
Bikotekidearen igurtziak jaso eta
Hotzak nago ama
Ur berotan sartu eta
Hotzak nago ama
ZER DUT AMA!

Hotzak zaude seme
Hitz egiterakoan
Hotzak zaude seme
Niregana hurbiltzen zarenean
Hotzak zaude seme
Ezer kontatzen ez didazunez
Hotzak zaude seme
Laztanik nahi ez duzunez
Hotzak zaude seme
Inork laguntzerik nahi ez duzunez
Hotzak zaudue seme
Guztiok esandakoa txintik esan gabe betetzen duzunez
Hotzak zaude seme
Begiak ireki eta natura begiratzen ez duzunez
Hotzak zaude seme
BADAKIT ZER DUZUN SEME!

Hitzak gure barnean gordetzea,
Zezenak leku itxietan sartzea bezala da
Irtetzen uzten ez dugun hitz bakoitza
Adarkada baten modukoa da,
Eta adarkadaz adarkada
Odol hustu egingo gara
Honela gure gorputza
Hoztu egingo delarik
Beraz seme,
Hasi sentimenduak kaleratzen
Bestela biok hoztuko gara
Bai zu eta baita ni ere
Eta biona hoztuko da
Bai zurea eta baita nirea ere

Juan Urretavizcaya Eceizabarrena