Debekua baliagarria al da?
Zertarako balio du debeku batek?
Nork du debekatzeko ahalmena?
Zerbait egitera debekatzen gaituena
Gure gain dago, eta gu bere menpe.
Menpekotasunetik atera nahi ez duen asko dago
Eta menpekotasunik onartu ezin dezakeen beste
asko
Gu erabikitzeko aske garenean
Zer egin behar dugun esatea faltan botatzen
dugu
Baina aginduen menpe bizi garenean aldiz,
Askatasuna behar izaten dugu.
Bietatik bat aukeratzeko eskatuko baligute
Zein aukeratuko zenuke?
Atzo bazkal ostean, Unaxekin jolasten ari
nintzela, hots leun batek nire belarria laztandu zuen, baina segituan joan zen.
Pixka bat beranduxeago berriz ere hots berbera
gerturatu zen nigana, oraingoan denbora luzeagoz egon zen arren, berriz ere
ospa egin zuen.
Hirugarrengoan hots hori nondik zetorren
jakiteko beharra sentitu nuen, laztantzen ninduen hotsaren atzaparrei jarraitu
eta balkoira iritsi nintzen. Bertan saxofoi doinuko laztana zela ohartu
nintzen. Gure etxe azpiko beste balkoi batean ume bat saxofoiarekin zegoen bere
partitura eta guzti.
Abestia jotzeaz bukatu zuenean txalotzen hasi
nintzen, eta halako batean nire gaineko bizilagunak ere txalotzeari ekin zion,
bera ere atzaparraren bila zebilen.
Orduantxe pentsatu nuen, zein ideia ona izan
duen gaztetxo honek. Hurrengo abestia jotzen hasi zen eta zorionak zuri jotzen
hasi zen (badaezpada, bizilagunetako baten urteak baziren zoriontzeko edo).
Irrifar egin nuen eta gaztetxo harek lortu zuen monotoniatik atera eta irrifar
bat lapurtzea.
Hatzapar haiek irrifar bat lapurtu zidaten.
Zorionak zuri jotzeaz bukatu eta txalo egin
ostean, dirua!! Dirua!! Builaka hasi zen
Orduan beste irrifartxo bat lapurtu zidan,
baina halako batean bere ama atera zen, eta purrusta eder bat bota ostean
doinurik gabe geratu ginen.
Baina gure mutikoa bizkorra zen, eta logelan
jotzen hasi bezain pronto, lehioak iriki zituen, hatzaparrak irrifarrak
lapurtzen jarrai zezan.
Juan Urretavizcaya



















