Hotzak nago ama
Kalean bero dago, baina ni
Hotzak nago ama
Behatzak hoztu zaizkit
Hotzak nago ama
Nondik etorriko ote zait hau ama?
Hotzak nago ama
Guztiek beroa dute eta ni
Hotzak nago ama
Ohe barruan sartu eta
Hotzak nago ama
Bikotekidearen igurtziak jaso eta
Hotzak nago ama
Ur berotan sartu eta
Hotzak nago ama
ZER DUT AMA!
Hotzak zaude seme
Hitz egiterakoan
Hotzak zaude seme
Niregana hurbiltzen zarenean
Hotzak zaude seme
Ezer kontatzen ez didazunez
Hotzak zaude seme
Laztanik nahi ez duzunez
Hotzak zaude seme
Inork laguntzerik nahi ez duzunez
Hotzak zaudue seme
Guztiok esandakoa txintik esan gabe betetzen duzunez
Hotzak zaude seme
Begiak ireki eta natura begiratzen ez duzunez
Hotzak zaude seme
BADAKIT ZER DUZUN SEME!
Hitzak gure barnean gordetzea,
Zezenak leku itxietan sartzea bezala da
Irtetzen uzten ez dugun hitz bakoitza
Adarkada baten modukoa da,
Eta adarkadaz adarkada
Odol hustu egingo gara
Honela gure gorputza
Hoztu egingo delarik
Beraz seme,
Hasi sentimenduak kaleratzen
Bestela biok hoztuko gara
Bai zu eta baita ni ere
Eta biona hoztuko da
Bai zurea eta baita nirea ere
Eta biona hoztuko da
Bai zurea eta baita nirea ere
Juan Urretavizcaya Eceizabarrena

