Amets
Ametsetan nago
Izar uxoak
ikusten ditudanean bezala
Tic tac
07:34
Tic tac
07:34
Tic tac
07:34
Tic tac
07:34
Tic tac
07:35
Riiiinnnngggg
Galdu
Galduta nago
Animaliak etxe
bizitzetan bezela
Altsa
Altsatzen ari
naiz
Landareak eguzkia
irteten denean bezalaxe
Oinez
Oinez noa
Noraezean
ibiltzen garen moduan
Eseri
Esertzera noa
Elizan
derrigortzen ninduten modura
Eutsi
Eustera noa
Lokartzen gaituztenean
eusten gaituzten modura
Gosaldu
Gosaltzen ari
naiz
Gogorik gabe, baina
gomendagarria omen da
Lana
Lanera noa
Astelehenetan
eskolara bidean mantalarekin joaten nintzen modura
Asper
Asperuta nago
...
...
...
...
Ez dut oroitzen
noiz izan dudan aspertzeko aukera
Aspertzen ari ote
naiz eguneroko bizitzaz?
Goazen ba gauza
berriak bilatzera
Bide berriak
ekitera
Esperientzi
berriak izatera
Baina horretarako
ausartu izan behar da
Eta ausartzen ba
al dakigu?
Hitzez ausart
ekintzez beldurti
Iraultzari ekin
Ekin eta ez
geratu
Lo
Lotara noa
Txikitan bezela
eguna ziztu batean pasa da
Gaur egun amestea
ere ausartzea bait da
Juan Urretavizcaya

No hay comentarios:
Publicar un comentario