Sortzea helburu
Sortzea fruitu
Zertarako jaio gai ez bagara
Zertarako jaio gogorik ez badugu
Ez sortzea bizipozik ez izatea da
Ez sortzea triste bizitzea da
Bakoitzak bere erara
Eskuekin, begiekin, ahotsarekin, ...
Sortzeko era asko daude
Nola sortu ere sorkuntza bat izan daiteke
Jainkoak 7 egunetan egin omen zuen
Zer egin zuen ba?
Guztia sortuta balego, zergaitik jarraitzen dugu sortzen?
Gezur galanta sortu zuen norbaitek
Gezur galanta sinestarazi
Baina sorkuntza berriek aurrekoa desagertarazi beharrean
Batzuetan berritu egiten dute
Izan gaitezen sortzaile
Segi sortzen ahal duzun heinean
Guztiok bait daukagu barnean
Sortuko dugun esperantza
Guztiok bait daukagu barnean
Egunero jaiotzen den sortzaile berri bat
Juan Urretavizcaya
Zu beti artista Juan!!
ResponderEliminarAnimo blogarekin, nirea behintzat Guadiana bezela ibiltzen da-ta, agertu-desagertu, idatzi-ez idatzi....Ea zuk lortzen dezun jarraipen handiagoxea, idazteari dagokionez.
Nire blogaren azkeneko saiakera aurtengoa da eta honezkero hilabete egon da sarrera berririk gabe. Jarraituko zaitut "John the artist"