Halaxe kantatzen zuen Mikel Laboak bere kantuz abestian;
Kantuz sortu naiz eta kantuz
nahi bizi,
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
kantuz izan dudana zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi;
kantuz ez duta beraz hitzea merezi?
Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak,
kantuz eginen ditut nik penitentziak.
Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frago utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian.
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
kantuz izan dudana zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi;
kantuz ez duta beraz hitzea merezi?
Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak,
kantuz eginen ditut nik penitentziak.
Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frago utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian.
Mikel Laboa
Bera kantuan zen abila baina nire bizitzatxoa pixka bat kontatuko dizuet. Txikitatik izan naiz nahiko txoroa, eta saltsero bat ere bai. Ez dut inoiz jakin zertan naizen benetan abila, denean ibili izan naiz gustura antzerkian, dantzan, kantuan, idazten, marrazten,... Artearekin lotutako gauza guztiek erakarri izan naute beti, espresatu nahia beti. Nire attonak ala esaten zidan "hi nundik atea haiz, gu hain seriok eta hi..." baina horrek lagundu dit askotan aurrera egiten eta indarrak hartzen. Beraz ementxe nago 22 urterekin sortzen dudan guztiaren berri emateko prest.
Aurrerago segiko dut gauzatxoak kontatzez momentuz, SORTU, gehiagorik ez dizuet esango.
Sortuz bizi nahi bait dut

No hay comentarios:
Publicar un comentario