jueves, 1 de marzo de 2012

Ilusioz beteriko kaxa baten bila


Zer da hau? Non nago? Ara nire bizilagun jatorrak larunbat goiz batetan bere etxeko obrak hastea erabaki du. Ez da oso zentzuzkoa baina oraindik zentzu gutxiago du goizeko 07:34etan pareta kolpatzen hastea. Berriro lo hartzen saiatu naizen arren, ez dut lortu. Eta ohearen gainean pentsatzen jarri nahiz, maiz egiten ez dudan bezala.

Beti egin izan zait aspergarria ohe gainean etzan eta neu bakarrik pentsatzen egotea. Ordu asko pasa ditut ohe gainean pentsatzen baina zertan pentsatzen pentsatuz. Baina gaurkoan ezberdina izan da, bat-batean nire egunerokotasunean pentsatzen jarri naiz, egian esan egunerokotasunean baino, nigan pentsatzen.
Zein oparik beteko nindukeen pentsatzen. Opari materialak bai, ilusioa egiten didate, baina egun bateko poztasuna izaten da. Opari ez materialek, asko jaso ez ditudan arren, momentuan ez didate hainbeste ilusio egiten baina ondoren bai, ondoren pentsarazi egiten didate.

Momentu honetantxe Macintosh bat nahi izateaz gain, opari ez material batek beteko ninduke. Ilusioz beteriko kaxa batek esaterako.

Bai ilusioz beteriko kaxa bat, badakit ez dela existitzen baina existituko balitz horixe nahiko nuke. Pastilla bat hartu eta ilusioz bete, nahiko labur bait nabil. Ez dakit zer pasa zaidan baina ihauterien ostean etorri zaidan sentsazio bat izan da. Ideia asko nituen ihauterien aurretik baina pasa eta guztiak akabatu zaizkit. Baten bat geratzen da baina ez dauka zerikusirik ihauterien aurreko ideia burrunbarekin.

Agian ihauterietako txoro haizeak ere eragina izan zuen nigan.  Ihauterietako mozorroarena, obsesio bat dela ere pentsatu izan dut zenbaitetan. Ihauterien aurreko astean edozein gauza ikusi eta mozorro batetan nola bihur nezakeen pentsatzen egoten  nintzen. Orain aldiz mozorroak kaxetan nola gorde buruhaustean ibiltze nahiz, mozorro berriak erabat ahaztuta.

Beraz norbaitek ilusioz beteriko kaxa bat baldin badu, eman diezadala mesedez, hori bait da azken batean denboraren orratzak bizkortzen dituena. Desgraziaz ez da existitzen, eta zuetako inork ez du eskuragarri izango, beraz esaera zaharrak dioen modura;

“Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon”

Juan Urretavizcaya

1 comentario:

  1. Horrelako kaxak ez dira existitzen baina kaxa horien barruan topatu nahi duzuna bai, eta gehienetan pertsonen barruan topatzen da. Ingurun dituzunak, maite dituzunak eta zutaz kezkatzen direnak. Horiek dute zuretzat ilusio hori gordeta. Joan eta eskatuiezu!

    ResponderEliminar