viernes, 24 de febrero de 2012

EAS mediatikak

Ihauteriak pasa dira eta gu ere eguneroko bizitzara bueltatu gara. Beti esan izan dut ihauteriak parentesi baten moduak direla, Tolosar eta ingurukoentzat mundua geratzen dela esan dezaket. Nik 7 egunetan ez du albisterik entzun, ez dut korreorik irakurri, ez dut gutun azalik irakurri,... eta ihauteriak bukatutakoan halaxe nituen 68 korreo elektroniko eta 17 gutun azal.

Baina parentesi horretan gustura bizi gara eta dagoeneko hurrengo ihauterietarako egunak kontatzen ari gara, geroz eta gutxiago falta da.

Aurten ere 3 mozorro atera ditugu, Igandean JMJ mugimenduz atera ginan, Papa eta bere obispoak Tolosara joan ginen eliza eta guzti kalean alaitasuna banatzera.

Astelehenean aldiz Etxeko andreen sindikatua atera zen kalera, beraien helburua Robotak desagertaraztea eta garbiketa tradizionala bueltatzea, eskoba eta fregona bait dira ixkinak garbitzeko bide bakarra. Alaxe elkartu ginen 11 etxeko andre Tolosako kaleetan zehar manifestaldia egiteko asmoz. Ordu txikiak harte halaxe ibili ginen pegatinak itsasten eta builak kalera ateratzen. Atzo osteguna, argazkia gazteako Walking dida lehiaketara aurkeztea erabaki nuen, mozorrorik hoberena saritu dute dagoeneko eta 10 lagunentzako sagardotegiko bazkaria daukagu sari modura. Beraz noiz joan erabakitzeko beste bilkura bat egin beharko du EAS.


 Etxeko Andreak Sindikatua sinadurak biltzen paseo San Frantzisko ibiltokian
  
Zorionak Etxeko Andreak lortu duzue!!
 
Azkenik asteartean azken indarrak kaleratzeko orain 1 urte erabakitako mozorro batekin irten ginen. Aurreko ihauterietan oialume dantzalekuz irtetea erabaki genuen eta halaxe egin genuen, udara partean Art-ak erosi nituen bertara joaten zirenen ohiko oinetakoa. BMW M3a ere aparkatu nuen eta festara jetsi nintzen nire lagun Eguzki, Alaia, Ainitze,... Kriston juerga bota genun eta eztarri ederki urratu ere bai. 
 


 Nere BMW M3 aparkatu eta zezen plazara bidean
 
 
 Oialumen elkartu ginen koadrilla sanoa
 
Halaxe pasa genituen egunak eta oso gustura, beraz lehen esan moduan beste urtebete (baina gutxiago) itxarotera.
 
Ihauteriak urte osorako bizipoza ematen didate eta gainera Sagardotegira joateko saria ematen badigute zer gehiago eska diezaiokegu galtzaundiri??
 
Dagoeneko hasi gara hurrengo urterako zein mozorro SORTU pentsatzen, agian honegatik ditut hain gogoko ihauteriak.
 
Ongi izan

1 comentario:

  1. Bai bai, has gaitezen sortzen!asteasuarrako tragoak beharko ditugu aurtengoa bainomozorro hobea sortzeko baino... Ados zurekin,nei de urte osoako bizipoza ta esperantza emateiate inauterik...Iluso batzuk ote gea? GORA ETXEKO ANDREAK!!!

    ResponderEliminar